Situada en la Sierra de Toloño, esta ascensión en la que se precisará realizar alguna trepada fácil, nos permitirá disfrutar de la vista de la Rioja Alavesa, del Valle del Ebro y de la belleza de las mil formas de las piedras que forman las aristas de la Cresta de Palomares.

Ver Mapa

 

TOLOÑO mendizerra bisitatzeko aukera ona izan genuen, agian Kantabria mendizerra esan beharko nuke, azken finean joera nagusia, Toloño esatea da eta bereziki gustokoa dut. Lagun batzuekin afari batek Bianaraino derrigorrez hurbiltzen gaitu, eta gau ilunean Lagran herritik ateratzen den hurrengo eguneko bide hasieraino ailegatzen gara, han, kamionetan egiten dugu lo. Gure helburua  “ Palomareseko kresta” da.

 

Artikulu honetako asmoa, ez da igo ahal izateko gida bat edukitzea, ezta denborak edota desnibelak ematea, baizik eta bakarrik esperientzia bat kontatzea, hain edertasun paregabeko den toki bat ezagutarazteko.

 

Zuela bi urte, hori bera egitera joan ginen , baina eguraldi kaskarragatik ezin izan genuen lortu, baina aukera honetan erabat ezberdina izan zen eta eguraldiak lagundu gintuen. Abuztuaren igande hartako sargoriak, gauean, ez zigun lo hartzen uzten eta, egunean, Toloñoko iparraldeko pagadi ospel eta freskoetatik paseatzera eta inguruetako erreka eta iturrietan alferkerian egotera, gonbidatzen gintuen, sargori madarikatu hori gainetik kendu nahian.

 

Lehiatiletako gortinen artean sartzen diren eguneko lehenengo eguzki-printzekin, esnatzen gara, ez gara goiz altxatzen eta ez dugu inolako presarik ateratzeko, gozatzera eta lasaitzera etorri gara gehien gustatzen zaiguna eginez, mendian ibiltzea hain zuzen ere, eta Toloñoko inguruak soberan eskaintzen digu. Denbora gure etsaia izan dadin ez dugu nahi, baizik eta gure aliatua primerako egun honetan, presarik gabe gosaltzen dugu eta motxilak, ahal dugun gehiena arintzen, prestatzen ditugu nahiz eta eskaladako material zertxobait behar genuelakoan egon. Pistatik, Palomareseko kresta (Reziletik Palomareseraino) begiratzen dugu,eta hor goian, basotik kanpo, egiten ahal den beroak beldurtzen gaitu, inongo itzala eta iturririk gabe izanen da goiko bide osoa. Kantinplorak eta plastikozko botilaren bat urez betetzen ditugu, dena beharrezkoa izanen baita.

Pagadi batetik abiatzen den margoz markatuta dagoen pistatik ibiltzen hasten gara eta igoera suabe baten bidez, “Laziturri” iturrira ailegatzen gara. Hauxe, Ega ibaia sortzen den iturbururen bat da, eta uda gorrian egoten eta bero handia egiten badu ere, ur hotza eta ugari dario, hori eskertzen, aukera aprobetxatzen dugu eta tokiko freskotasuna eta edertasunaz gozatzen dugu, gorago izanen dugun beroa asmatzen. Pistatik aurrera segitzen dugu, presa eta eten gabe, eta hortik gutxira “ El Estillar” aterpe ondoan pasatzen gara, hor basoa argitzen da, segidan sakonean berriro sartzeko, hortik ezker aldera jotzen , bidexka bat aurkitzen dugu eta pagadi aldapatsu batetik lehenengo eta oso trinkoa den ardaxkaz betetako toki batetik gero, Rezila lepora ailegatzen gara, hemen aurpegian jotzen gaituen haizea eskertzen da eta zeharkaldi osoan jotzen ahal dela pentsarazten digu. Gure ezkerrean Rezila mendia begiratzen dugun bitartean, arnasa hartzen dugu, ardaxken artetik norbait gehiago agertzen da eta ia gu ikusi gabe, tximista bezala gailurreraino igotzen dira, gu, eguna luzea dela jakinez eta bero gehiengo orduak krestan jasanen ditugula, martxa motelago hartzen dugu, presarik gabe, eta haiek erreferentzia bezala erabiltzen, jarraitzen ditugu. Bidea, gailurreko harkaitza hasi den tokiraino, oso markatuta dago, gero oso erreza da eta nabaria, horrela gailurrean agertzen gara. Ikuspegia zoragarria da, Arabako Errioxa gure oinetan eta piska bat haratago Goiko Errioxa eta Ebro Ibaiaren bailara, batez ere Palomareseraino doan kresta ikusten dugu, lehenengo aldeak erreza ematen du eta gailurreraino azken aldea ordez, zailtasuna handiagokoa asmatzen ahal da. Rezilatik, kresta gorria jarraitzen, eta zailtasun batzuk ez pasatzeko dauden ingurubideak saihesten, destrepe txiki bat egiten dugu, oso ongi hornituta dago eta jaitsieraz gozatzen dugu.

 

 

 

Hemendik aurrean trepadak eta destrepeak behin eta berriro topatzen ditugu, baita justu ibiltzen ahal diren aireko aristak, zein mila formetako harriak, hauek, bere sorgin, lamia eta basajaunekin, antzinako kondairak eta istorioak gogorarazten dizkigu. Zeharkaldi osoan, haizea etengabekoa da eta ezin genion gehiago eskatu gaurko egunari “paseo” hau egiteko, toki batzuetan, paretak, oso altuera handia du bi aldeetan eta kasu handiz ez irristatzeko ibili behar da, modu honetan Palomares gailurreko azken krestako puskan gaude. Behin toki honetan egonez gero, segurtasunagatik, soka ateratzea eta aseguratzea komenigarria da, oso toki arriskutsu baita, nahiz eta helduleku onak eta erreza izan. Bukatzeko, krestan dagoen toki bertikal bakarrean, eskaladako oso paso errezak ( lV.eko paso bakar bat ) egin eta gero, gailurrera ailegatzen gara. Betiko argazkiak egin, zerbait jan eta paisaje zoragarriz gozatu ta gero, jaisten hasten gara, “ falso Palomares “ delako leporantz abiatzen, baina aristatik aldenduak.

 

Basamortuan bageunde bezala, bat batean oasi batekin topo egiten dugu, bi hagin erraldoiak, baso bat osatuko balute bezala, sinesteko ikusi behar den zerbait da, zeharkaldi osoan bezala airea hartzeko eta naturarekin gozatzeko aprobetxatzen dugu. Gora ta behera egiten duen bide batetik, berriro, ohizkoa den Palomareseko bidea hartzen dugu, honek Laziturri iturriraino eramaten gaitu eta hor deskantsatzera, jatera eta ur freskoa edatera gelditzen gara, bakarrik lo kuluxka falta zaigu eta ia ia lortzen dugu. Orduak pasatzen zaizkigu konturatu gabe eta azkenean kamionetara itzultzen gara.

Hau bai labea! hemen uda gorria benetan sentitzen dela eta ia pentsatu gabe, Bernedoko igerilekuetan murgilduta aurkitzen gara, gaurko mendi eguneko pasadizoak eta gora beherak errepasatzen.