|
Akordioa betetzeko eskatu diote suhiltzaileek
Caballerori
Aurreko
sailburuarekin adostutakoa bete dezala nahi dute
Gara, 2004ko maiatzaren 7a.
ELA, LAB, ESK, Afapna, UGT eta
CCOO sindikatuek deiturik, Nafarroako suhiltzaileak egiten ari diren
grebaren laugarren egunean, manifestazioa egin zuten atzo Lizarran. Bertan,
Nafarroako Lehendakaritza sailburuari, Javier Caballerori, aurreko
sailburuak onartutako akordioa bete dezala eta «suhiltzaileen kontura barre
ez egiteko» eskatu zioten.
Astelehenetik eta 15 egunez,
Nafarroako Partzuergoko Pertsonal Batzordeak deitutako grebarekin bat eginez,
200 bat suhiltzailek manifestazioa egin zuten atzo Lizarran, sindikatuek
adierazitakoaren arabera. Nafarroako Lehendakaritza sailburuari, Javier
Caballerori, aurreko sailburuak, Rafael Gurreak, suhiltzaileekin
hitzartutako akordioa bete dezala eta «suhiltzaileen kontura barre ez
egiteko» eskatu zioten.
Izan
ere, «kontseilari, suhiltzaileen kontura ez egin barre» leloa oihukatu zuten
gehien manifestazioan. ELA, LAB, ESK, Afapna, UGT eta CCOO sindikatuek
antolatu zuten protesta. LABeko ordezkari Victor Rubiok esandakoaren arabera,
datorren astelehenean bilduko dira Nafarroako Gobernuarekin, eta egun berean,
Nafarroako Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute.
Bilera
horren gainean aurreikuspen handirik ez dutela onartu zuen Rubiok, baina,
halaber, ontzat jotzen dutela «bien partetik negoziatzeko den borondatea».
Gatazka amaitu behar dela eta asteartean egin zuten bileran proposamenak
trukatu besterik ez zutela egin adierazi zuen.
Bileran,
Nafarroako Administrazioaren «bigarren mailako funtzionario» ez izateko,
soldatak berdintzeko eskatu zuten suhiltzaileek. LABeko ordezkariak
adierazitakoaren arabera, formaziorako neurriak hartzeko eta interbentzio
protokoloak zehazteko ere eskatu zuten. Beren babeserako eta arriskuak
saihesteko formazio gehiago eskatzeaz gain, atzo «aurreko sailburuarekin
hitzartutako akordioa betetzeko» eskatu zuten. Akordio horretan Bizkaiko
suhiltzaileekin «Estatu espainolean bigarren postuan daude suhiltzaile
horiek», Rubioren aburuzparekatzeko neurriak zehazten zituzten. «Bizkaiko
suhiltzaileen soldataren artean eta guk jasotzen dugunaren artean %14ko
ezberdintasuna dago, eta hori, guk betebehar gehiago ditugula kontuan
harturik», zehaztu du Rubiok.
Suhiltzaileak beren baldintzak hobetzeko maiatzaren 17a arte lau orduz
egiten ari diren lanuzteen laugarren eguna izan zen atzokoa. Nafarroako
Gobernuaren arabera %45ek egin dituzte; sindikatuen arabera, aldiz, %100ek.
VOLVER |