Temas > Movilizaciones 2004

Nafarroako 340 suhiltzailek mugagabeko gose greba hasiko dute gaur

 

Berria, 2004ko ekainaren 4a.

 

Nafarroako Kontsorzioko 340 suhiltzailek gaur goizeko 8:00etan mugagabeko gose greba hasiko dute. Suhiltzaileak iragan astelehenetik Aralar parkean itxialdia egiten ari dira, Nafarroako Gobernuari lan baldintza hobeak jasoko dituen lan hitzarmena sinatu dezala eskatzeko. Atzo medikuek barauldiari buruzko gomendioak eman zizkieten.  

Victor Rubio langileen batzordeko eledunak gogorarazi zuen litekeena dela datorren astetik aurrera suhiltzaileak lan egiteko moduan ez egotea. Penatuta agertu zen gose greba baino lehen gobernuak ez dituelako negoziatzera deitu: «Gure telefonoek dei baten zain piztuta jarraitzen dute».Nafarroako Larrieldietarako Agentziaren sorrera begi onez ikusten du Victor Rubiok, baina «lehanago» sortu behar dela iritzi dio, azken hamar urteetan zerbitzua ez delako hobetu.  

VOLVER

 

C/ Pedro I 4 Trasera - 31007 Pamplona (Navarra) - Tfn: 948254786 / 948196040 - Fax: 948254786 - sua@bomberosdenavarra.com