Temas > Movilizaciones 2004

Gose greba mugagabea hasiko dute etzi Nafarroako suhiltzaileek

 

Berria, 2004ko ekainaren 2a.

 

Atzo goizean batzarra egin zuten Nafarroako suhiltzaileek Iruñeko Aralar parkean, eta ostiralean gose greba mugagabea abiatzea erabaki zuten. Lan baldintzak hobetuko dituen lan hitzarmen bat sinatzeko eskatu zioten Nafarroako Gobernuari.

 

Nafarroako suhiltzaileen partzuergoko langile guztiek eginen dute baraua, baita zerbitzua ematen dutenek ere. Guztira, 340 suhiltzaile dira. Victor Rubio langileen ordezkariak adierazi zuenez, «Nafarroan ez da suhiltzailerik egonen astelehenetik aurrera, ordurako akituak egonen garelako». Rubiok argudiatu zuenez, baraualdiarekin «negoziazioa ukatu» egiten zaiela azaldu nahi dute. Gainera, Gobernuari ohartarazi nahi diote asteburura arteko denbora duela «mahaian jarri eta elkarrizketak berriro hasteko». Aralar parkeko egoitzan itxialdia egiten jarraituko dutela ere erabaki zuten batzarrean suhiltzaileek. Herenegun parkean izandako istiluetan hiru suhiltzaile zauritu zirela salatu zuten, eta Gobernuaren «agintekeria» gaitzetsi zuten. Baraualdiaz gain, egunero Parlamentuaren aurrean txandaka elkarretaratzeak eginen dituztela iragarri zuten. Suhiltzaileek Parlamentuko alderdien «bitar-tekaritza» eskatu zuten lan gatazka bideratzeko eta negoziazioei berriro ekiteko.

 

VOLVER

 

C/ Pedro I 4 Trasera - 31007 Pamplona (Navarra) - Tfn: 948254786 / 948196040 - Fax: 948254786 - sua@bomberosdenavarra.com