Temas > Movilizaciones 2004

Nafarroako suhiltzaileek lanuzte partzial gehiago egitera deitu dute

 

Berria, 2004 ko maiatzaren 12a.

 

Lan ateraldiak egiten dituztenean Poliziak jarraitzen diela salatu dute

 

Nafarroako suhiltzaileek lanuzte gehiago egitera deitu dute. Maiatzaren 24an hasi eta ekainaren 6a arte iraunen du greba berriak. Suhiltzaileen partzuergoaren izenean, Alfredo Ruiz Galarretak Gobernuari «bide onetik zihoazen negoziazioak gaiztotu izana» egotzi zion.

 

Suhiltzaileek maiatzaren 17an bukatzekoak zituzten joan den astelehenean hasi zituzten lanuzte partzialak, baina Gobernuaren «negoziatzeko borondate eskasa» ikusirik, greba luzatu eginen dute. «Greba bertan behera uzteko Gobernuaren keinu baten zain geunden, baina Javier Caballero Barne sailburua sartu da eta giroa gaiztotu du», kritikatu zuen.Halaber, gose greba hasteko aukera aztertzen ari direla adierazi zuen atzo Ruiz Galarretak. «Gobernuari ez zaio gustatzen sindikatu guztiak bat-eginik aldarrikapenak egitea, baina langileen eskubidea da greba egitea», esan zuen. Ildo honetatik, Legebiltzarreko taldeei «suhiltzaileek grebarako duten eskubidea defendatzeko» eskatu zien. Bestalde, greba hasi zenetik suhiltzaileek egiten dituzten lan ateraldietan Poliziak jarraitzen diela salatu zuen Ruiz Galarretak. «Ostiralean Iruńeko Urdax Monastegiko etxe bateko sua itzaltzera gindoazela Poliziak gelditu gintuen. Gure bidean gurutzatu ziren eta lanera gindoazela argitu behar izan genien», azaldu zuen.

 

VOLVER

 

C/ Pedro I 4 Trasera - 31007 Pamplona (Navarra) - Tfn: 948254786 / 948196040 - Fax: 948254786 - sua@bomberosdenavarra.com