Temas > Movilizaciones 2004

Suhiltzaileek itxialdia hasi dute Iruñeko parkean

Foralak indarrez sartu ziren eguerdian Aralar kaleko egoitzan, eta suhiltzaile bat zauritu zuten

 

Berria, 2004ko ekainaren 1a

 

Nafarroako suhiltzaileak gaua Aralarko parkean itxita emateko prest ziren atzo iluntzean, foralekin istiluak eta arratsalde tentsioz beterikoa izan ondoren. Lan hitzarmen hobea eskatzeko hasitako protestaldian atzokoa izan zen egunik gogorrena, batez ere foralak Aralarko egoitzara hurbildu eta bertan itxita zeuden suhiltzaileak indarrez kaleratzen saiatu zirenean.

 

Eguerdian izan zen. Foralak itxialdia egiten ari ziren 200 suhiltzaileen aurka oldartu ziren eta grebalarietako bat borrekin jo eta zauritu egin zuten. Suhiltzaileek, foruzainen jokabidea ikusirik, ur mangerak erabili zituzten, eta berrogeita hamar bat lagun teilatura igo ziren. Arratsaldean joan ziren foralak handik, baina suhiltzaileek itxialdiarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu zen biltzarrean. Bide batez, foruzainen eta, oro har, Nafarroako Gobernuaren jarrera gogor kritikatu zuten.Suhiltzaileek hiru aste daramatzate lan hitzarmen hobea eskatzeko protestan. Joan den astean ekintzak gogortuko zituztela iragarri zuten eta Aralarko parkean itxialdia egitea erabaki zuten atzo.

 

IRITZIA

 

Suhiltzaileen aurkako neurrigabeko indarkeria

Nafarroako Foruzaingoak bertoko suhiltzaile grebalarien aurka atzo erakutsi zuen jarrerak lan gatazka gogortzea eta harremanak okertzea baino ez zuen lortu, neurrigabeko oldarraldia baino ez baitzen izan, eta langile bat ospitaleratu behar izatea eragin baitzuen. Duela hiru aste hasi zuten greba suhiltzaileek, lan baldintzak hobetze aldera Nafarroako Gobernua presionatzeko. Soldatak igotzeko eta suhiltzaileen prestaketak hobetzeko eskatzen dute. Itunik lortzen ez zutela-eta langileen eskubide, eta presiobide azkena, dena egitea deliberatu zuten. Foralek, berriz, indarrez zapaldu nahi izan diete eskubide hori.

VOLVER

 

C/ Pedro I 4 Trasera - 31007 Pamplona (Navarra) - Tfn: 948254786 / 948196040 - Fax: 948254786 - sua@bomberosdenavarra.com